Adierazleak - Berrikuntzaren behatokia
I+G+b adierazleak Nafarroan
Begiratu Nafarroako I+G+b arloko datu eta adierazle nagusiak, horien bilakaera denboran zehar, eta konparatu Espainiarekin eta Europar Batasunarekin. Adierazleak dituzten sei dimentsiotan nabigatzen ahalko duzu, eta datu berriak agertu ahala eguneratu informazioa:
Inbertsioa
Begira non, Nafarroan zenbat inbertitzen den I+Gn eta zein diren inbertsioa gauzatzen duten eragileak.
Enpresak
Enpresa berritzaileen zereginari, lurraldean berrikuntzari egiten dioten ekarpenari eta I+Garen eta berrikuntzaren eremuan duten posizio lehiakorra nola hobetzen duen begiratzen du.
Langileak
Begira ezazu nor dagoen I+Gren atzean eta zer profil dituzten. Begiratu, halaber, zer ikaslek aukeratu duten karrera zientifiko-teknikoak egitea.
Genero arrakala
Genero arrakala, gizartearen beste arlo batzuetan bezala, zabala da eremu honetan ere; horregatik, helburuetako bat genero adierazleen bilakaeraren jarraipena egitea da. Begira nola eboluzionatzen duten genero adierazleek I+G+Bn.
Emaitzak
I+G eta berrikuntzaren emaitzak, besteak beste, zientzia argitalpenak, patenteak, produktu berriak edo teknologia esportazioak dira. Begira itzazu!
Nafarroa Europako testuinguruan
Nola gaude berrikuntzaren arloan Europako testuinguruan? Hori ezagutzeak esan nahi du, adierazle-panel baten bidez, Europako Batzordeak eraikitzen duen Europako indizea aztertzea, Europako 240 eskualdetarako 21 adierazlerekin, Regional Innovation Scoreboard (RIS) izenekoa.
Aldizkako infografiak
Irudikapen grafiko erraz eta bisualki erakargarri baten bidez, Nafarroako I+G+Bri buruzko analisi zehatzak erakutsi nahi ditugu.
I+G+Brako laguntza publikoen ebaluazioa
Nafarroako Berrikuntza Behatokia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren gobernantza elementu bat da, eta, horregatik, martxan jarritako helburu, tresna eta programen arteko doikuntza ebaluatu eta bermatzen dugu, lortutako emaitzak baloratzeaz gain.